11:00etan abiatuko da ibilbide gidatua Zaldibarko frontoitik, eta antolatzaileen arabera bi orduren bueltako iraupena izango du. behin Elorregira heldura oinez zein autobusez bueltatzeko aukera izango. Autobusez itzuli nahi dutenei Lurraldebuseko txartela eraman dezatela gomendatu dute antolatzaileek. Bueltatzeko autobusak 12:55ean, 13:05ean eta 13:20ean irtengo dira San Prudentziotik.
Hona hemen antolatzaileen hitzetan, ibilbidean jorratuko dituzten gaien sinopsi txiki bat:
Orain dela 100 urte, 1918ko otsailaren 15ean, iritsi zen trena Arrasateko geltokira eta herria goitik behera eraldatu zen. Garraio horri esker Arrasateko enpresek urrutira eramaten hasi ziren euren produktuak. Diru-sarrera berriei esker, inbertsioak handitu eta enplegu sorrera nabarmenki hazi zen gure artean.
Trenbidearen alde bietan iraultza urbanistiko bat eman zen. Baserriek eta burdinolek okupatzen zituzten orubeetan eraiki ziren lantegi berriak. Baita estatuko beste lurraldeetatik Arrasatera etorritako lagunentzat etxebizitzak ere. Aisialdirako ere lekua bazegoen; pilotalekuak, futbol zelaiak, igerilekua eta zinea izan genituen XX. mende hasierako Arrasaten.
Trenak duela 50 urte burutu zuen bere azken bidaia gure artean baina, haren inguruan sortutako gizartearen ondare garrantzitsua mantendu da Arrasaten eta, horren berri emango du udal turismo sailak irteera berezi horrekin.