Oinarrizko eskalada ikasteko aukera izango dute kiroldegiko abonatuek

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 20a, 10:18

ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai programaren baitan, 16 urtetik gorakoei zuzendutako Boulderreko eskalada kurtsoa antolatu du Arrasateko Udaleko Kirola Sailak. Kiroldegiko abonatuei zuzendutako ekintza izango da, eta hauek aurrez eman beharko dute izena, kiroldegiko harreran bertan. Otsailaren 27an eta martxoaren 1ean izango dira saioak.

Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez, ahalik eta zerbitzu indibidualena eman ahal izateko. Hori dela eta, lehenbailehen izena ematea komeni da.

Abonatuek bi egun eta lau saio izango dituzte aukeran. Ordu erdiko saioak izango dira. Batetik, otsailaren 27an –martitzena–, 12:30ean eta 13:00etan. Bestetik, martxoaren 1ean –eguena–19:00etan eta 19:30ean.

Irakasleek oinarrizko abileziak erakutsiko dituzte paretan mugitu eta zintzilik mantendu ahal izateko. Ez da inolako materialik eraman behar izango, Uarkapeko frontoiko Boulderrean beharrezko material guztia dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak