'Euskal Herria - Kolonbia: elkartasun zubiak eraikitzen' hitzaldia eskainiko dute eguaztenean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko otsailaren 19a

Askapenak antolaturik, Euskal Herriko herri mugimendutako militanteek osatutako brigada bat Kolonbian izan zen 2017ko udan. Han ikusitakoaren berri emango dute eguaztenean Gaztetxean egingo den hitzaldian.

Elkarteak azaldu duenez, 2017an Kolonbiara joan zen Brigadak bi helburu nagusi zituen: "Batetik, herri mugimenduko eragileekin zituzten harremanei berreustea, eta bestetik, FARC-EP gerrillaren eta Santosen gobernuaren arteko Habanako akordioek utzitako errealitatea ezagutzea".

Iazko esperientzia azaltzeaz gain, 2018ko Brigaden aurkezpena ere egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak