Saioa Karate Taldeko kideek "oso emaitza onak" lortu dituzte Azkoitian

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 19a, 16:52

Atzo, domeka, eskolarteko mailan dauden Saioa Karate Taldeko kideek txapelketa izan zuten Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. Gipuzkoako Karateko federazioak antolatzen duen lehiaketa da, 8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Saioa taldeko hamahiru gaztek hartu zuten parte.

Saioa Karate taldeko partaideak

Benjaminak (8-9 urte): Aian del Canto, Daniel Caballero eta Irati Izurrategi.
Alebinak (10-11 urte): Asier Murua, Xavier Varteniuc, Nahia Barandiaran, Aratz Ezpeleta, Jon Eguia, Ander Barañano, Markel Iragi eta Danel Izurrategi.
Infantilak (12-13 urte: Jon Torres eta Ibai Segovia.
 
Emaitzak
  • Kata Benjamin mixtoak, gerriko horiak eta hori-laranjak: Daniel Caballerok hirugarren postua lortu du.
  • Kata Benjamin mixtoak, gerriko laranjak eta laranja-berdeak: Irati Izurrategi lehenengo sailkatua izan da.
  • Kata Alebin mixtoak, gerriko laranja-berdetik marroiraino: Nahia Barandiaran lehenengo postuan gelditu da eta Danel Izurrategi hirugarren.
  • Kumite Infantil gizonezkoak -40 Kg: Jon Torres lehenengo sailkatua.
  • Kumite Infantil gizonezkoak -45 Kg: Ibai Segovia hirugarren sailkatua.

 

Taldeko arduradunek adierazi dutenez, "txapelketa bikaina" egin dute gazteek eta "osa emaitza onak" lortu direla nabarmendu dute. Txapelketak Gipuzkoako eta Euskadiko lehiaketetarako entrenamendu moduan balio izan diela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak