
Errepidea itxi egin dute garbitu bitartean.

13:50ean, GI-3551 errepidean furgoneta batek istripua izan du; Kanpazarretik Muzibarrerako bidean, Arrasatera noranzkoan gertatu da. Furgoneta iraulita gelditu da istripuaren ondorioz, baina Ertzaintzak jakinarazi duenez ez dago zauriturik. Errepidea itxi dute garbitu bitartean, zirkulazio guztia Epeletik bideratzen ari dira. [EGUNERAKETA] Errepidea berriz ere zabalik da bi noranzkoetan.

Errepidea itxi egin dute garbitu bitartean.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.