Munduko bazter askotako Inauteri doinuak, gaur, Arrasate Musikaleko bandaren kontzertuan

Larraitz Zeberio 2018ko otsailaren 18a

Inauteriarekin lotutako emanaldia izan da eta pieza festazaleak izan dira nagusi programan.

Gaur, domeka, kontzertu berezia egin du Arrasate Musikaleko bandak. Mikel Markiegiren zuzendaritzapean bederatzi pieza eskaini dituzte Amaia antzokian 12:30ean hasi den emanaldian. Brasiliana, Copacabana, Mexikar Popurria, Carnaval in Sao Paulo... eta antzerako obrak izan dira saioari Inauteri kutsua eman diotenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak