Lehen zatia parekatua izan da. Zigor kolpe bat gauzatu dute ARTkoek, eta entsegu bat Gaztedik. Bigarren zatian, ordea, grina handiagoa erakutsi dute kanpokoek, eta etxekoek akats asko egin dituzte.
Hurrengo astean Getxoren zelaian jokatuko dute Arrasatekoek. Mojategin irabazi egin zieten bizkaitarrei, baina neurketa zaila izango da.