Lehenengo zatia parekatua izan da, biek izan dute aukera markagailuan aurretik joateko, alde handirik gabe. Atsedenaldi aurretxoan bi minuturako egotzi du epaileak Arrasateko jokalari bat, eta bi goleko errenta hartu dute zarauztarrek –11-13 lehen 30 minutuen ostean–, laura handitu dena bigarren zati hasieran etxekoak bat gutxiagorekin aritu diren denboran.
Amaierarako are gehiago handitu da aldea. Zarauzkoek defentsa ona egin diete etxekoei; sei metroetan itxaron diete, eta Arrasatekoek kanpoko jaurtiketa gutxi izan dutenez, baloia sarera iristeko zailtasunak. Ford Mugarri ere ondo ibili da, ordea, defentsan, eta horri esker lortu du denbora gehienean partiduan jarraitzea.
Aloñak berdindu
Kategoria berean, 27na berdindu du Fagor Industrial Aloña Mendik Hondarribiaren kontra Zubikoan. Oso neurketa parekatua izan da: atsedenaldian 13na, aurretik Aloñak hiru goleko aldeak ere bai, ondoren kanpokoek beste hainbeste. Hiruzpalau segundoren faltan berdindu du Aloñak estrategia falta bidez.