Andaluziako arrasatearrak ospakizunetan murgilduta daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 17a, 15:47

Sevillanak, gaur eguerdian, Al-Andalus elkartearen egoitzan.

Otsailaren 28arekin ospatzen da Andaluziako Eguna, baina egun batzuk aurreratu dituzte ospakizunak Al-Andalus elkartekoek. Ekitaldi nagusia gaur eguerdian egin dute. 

Bertan izan dira, besteak beste, Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxaso zein Arrasateko alkate Maria Ubarretxena. Andaluziatik etorritako ordezkaritza ere izan da ekitaldia, esaterako Montillako alkate Rafael Llamas edo Esther Ruiz, Kordobako ordezkaria Andaluziako Juntan. Hainbat sari banaketa eta aitortza egin dituzte jendez lepo zegoen lokalean. Andaluziako produktu gastronomikoak dastatzeko aukera ere izan da.

Ohikoa izaten da antzerakoetan Andaluziako kultura erakustaldia ere egitea. Lourdes Oncalaren sevillana eskolako umeak egin dute dantzan, baita ere Sueños de Andalucia dantza taldeko kideek. Euskal kulturak ere presentzia izan du. Ohorezko aurreskua eta Goikobalu abesbatzaren saioa izan dira Andaluziako Egunaren ospakizunen barruan.

Bazkaria eta dantza zein kantu saio gehiagorekin jarraituko dute arratsaldean Al-Andalus elkartekoek. Afaria ere iragarri dute. Bihar, bestalde, jarraipena izango dute ospakizunek.12:30etik aurrera izango da.

Erlazionatuak

Andaluziar Eguna 2018

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 ots 17 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak