Ekoudalatxeko Nerea Altunak eta Idurre Arangurenek eskaini dute ikastaroa, Seber Altube plazan. Ikusmina piztu du; 15 lagunek eman dute izena ikastaroan, eta plazan bertan, jende gehiago ere hurbildu da postura.
Belarrak eta olioa
Baserritarren azoka hileko hirugarren zapatuan egiten da Arrasaten, bada azoka girotzeko asmoarekin antolatutako tailerra izan da gaurkoa. Ezkaia, erromeroa, menda-belarra, eukaliptoa eta te zuhaitza erabili dituzte –belar moduan edo olio moduan– krema egiteko. Eztularen aurkako krema zuzenean azalean eman behar dela azaldu dute; bularrean, oinetan, bizkarrean... Nabarmendu dute krema horrek eztula gutxitzen duela.
Hilero antolatzen dute zerbait
Martxoko azokan karapaixoa egiten erakutsiko du herriko baserritar batek.