Aurrera begira, baina, hainbat ekimen dituzte buruan: "25 urte hauetan 300 lagun inguru ibili dira Ttakunek antolatutako txalaparta ikastaroetan, eta bada zerbait. Hain zuzen ere, uztailean jai bat egingo dugu, eta, tartean, berbaldi edo mahai-inguru formatuan ere egingo dugu ekimenen bat".