"Ortuko barazkiak, okela ekologikoa, gazta, eztia, Arabako lautadako produktuak, euskal pastelak, landare ekologikoak eta nekazaritza tresnak izango dira postuetan", azaldu du Nerea Lazpiurrek, Udaleko Garapen Iraunkorreko teknikariak.
Eztularen aurkako baltsamoa
Etxean bertan eztularen aurkako konponbidea izan dezakegula erakutsiko dute Ekoudaletxeko kideek zapatuko azokan. Tailerra 11:00etan hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Aldez aurretik izena ematea gomendatu dute, baina, ez eman arren, parte hartzeko aukera izango da.