Hasteko, Istar Dapena hirugarren postuan sailkatu zen pertika saltoan joan den astean Salamancan, 23 urtez azpikoen txapelketan (5,05), eta marka hori ontzeko aukera izango du Valentzian, baina, oraingoan, nagusiekin lehiatuko da. Eta Estatuko onenekin lehiatuko dira, baita ere, Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua. Azken urteotan bi atleta horiek erreferente bilakatu dira pertikan, eta Valentzian ere faboritoen zerrendan daude –iaz biak igo ziren podiumera–. Ibai Fernandez, "gozatzera" Arrasateko laugarren ordezkaria, Ibai Fernandez, berriz, gozatzera joango da. Berez, 20 urtez azpiko atleta da, eta Estatuko gizonik azkarrenekin lehiatuko da. Duela hamabost egun, 6,92 egin zuen 60 metroko proban.
Bestalde, gazte eta junior mailetako Gipuzkoako Txapelketak egingo dituzte Anoetan, eta etxeko hamabi atleta lehiatuko dira.