2017ko urte bukaeran Arrasateko Udaleko Kirol Sailak 2018ko Abonua doan lortu kanpaina jarri zuen erabiltzaileen artean. Horretarako, urtarrilaren 31 baino lehen kirolaonline.arrasate.eus helbidean online zerbitzua erabili ahal izateko izena eman eta bakoitzaren datuak eguneratu behar izan dute erabiltzaileek. Horrela, saritua Josune Moron Sanchez izan da eta bere abonua Plus familiarra izanik, doan izango du 2018an.