Kontseilu Errektoreak ez ohiko batzarrean izendatu zuen gerente Pascual, eta apirilaren 1era arteko epea zehaztu zuen Jose Mari Balzategi eta David Pascualen arteko errelebo prozesua gauzatzeko. Horrela, Jose Mari Balzategik funtzio berriak beteko ditu Mondragon Korporazioko Erosketa eta Operazio zuzendari lanetan, Ekipoko Ondasunen proiektuan.
David Pascual industria ingeniaria da, Bilboko Industria Ingeniaritza eta Telekomunikazioko Goi Mailako Eskolan lizentziatua eta Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritza masterra ere du. 1996ko urtarrilean hasi zen Fagor Arrasate S. Coop.-en eta kooperatiban daramatzan 20 urteetan, hainbat ardura postu izan ditu. 2009ko ekainetik hona Automobileko Dibisioko zuzendari kargua izan du, eta diziplina anitzeko ekipoa gidatu du (operazio eta komertzial alorrekoak).