Gaurtik hasita, Euskal Herriko hemezortzi artistaren margolanak eta eskulturak ikusteko aukera dago Arregui arte dendan. Formatu txikian egindakoak dira horiek guztiak, espaziora egokiturikoak. "Finean, txikia da espazio. Erakusleihoa aintzat hartu beharra dago lan bat sortzean", dio Iñigo Arregui artistak. Interesa duena, astean zehar –9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara– zein zapatu goizetan – 10:00 eta 13:00 bitartean– bertaratu daiteke erakusketara.
Besteak beste, sortzaileei euren lanak erakusteko aukera eskaintzeko berrekin die erakusketei Arreguik. "Gero eta gutxiago dira artelanak eskaintzeko espazioak. Horren kontra, beharrezkoa da espazio berriak eraikitzea", azaldu du Arregik.
Ibilbide luzeko artistak
Ibilbide luzea dute hemezortzi artistek: "Urte asko daroate sortzen, eta bere estiloa du bakoitzak. Beraz, era guztietako lana ikus daitezke erakusketan". Hain zuzen ere, honako hauek dira erakusketan esku hartu duten sortzaileak: Vicente Iriondo, Asier Laspiur, Alberto Ibañez, Marina Barrena, Jose Antonio Azpilikueta, Fernando de Vicente, Keixete, J.R. Elorza, Ricardo Azkargorta, Iñigo Arregi, Bingen de Pedro, Juan Luis Goikolea, Aitor Etxeberria, Baroja Collet, Aitor Sarasketa, Joxe Felix Igartua, Barbara Stammel eta Pello Alberdi.