Kulturaten ikusgai eta salgai, Aspanogi elkartearen alde

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 9a, 12:09

Erakusketan dagoen argazkietako bat. Argazkia: Nagore Rodriguez.

Artgazki elkarteak hirugarrenez antolatu du Udazkena Euskal Herrian Argazki Lehiaketa solidarioa, Aspanogi elkarteari laguntzeko asmotan. Igor Altunaren Txoria lana izan da irabazlea. Bigarren Iban Yanizen Lehen Hotzak sailkatu da eta hirugarren, Iñigo San Vicenteren Seta Boreal argazkia. 288 lan aurkeztu dira eta horietatik 45 Kulturateko erakusketan daude.

Urtetik urtera, parte hartzea handitzen ari dela azaldu du Anibal Carmonak, Artgazki elkarteko presidenteak, eta hori pozgarria dela azpimarratu du. 288 argazki aurkeztu dira aurten, eta horietako 45ekin erakusketa bat egin dute urtarrilean zehar, herriko denda eta taberna ezberdinetan ikusgai egon dena. Orain, berriz, erakusketa Kulturateko klaustrora pasatu dute eta otsailaren 17ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Ikusgai egoteaz gain, salgai ere badaude argazkiak, formatu eta kalitate "bikainarekin", Carmonaren esanetan. Elkarteko presidenteak azaldu duenez, 45 lanetatik 30 inguru salduta daude dagoeneko, eta dio seguruenik gehienak salduko direla.

Aspanogi elkartearentzat

Erakusketako lan bakoitza 30 euroan saltzen ari dira, eta salmenta honetatik ateratako dirua Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkartera –Aspanogi– bideratuko da "ehuneko ehunean". Carmonak adierazi du, "dirua beti ondo" datorren arren, elkarteari gehiago inporta zaiola gizartearen aurrean elkartea bera eta egiten duen lana azaleratzea. "Guk helburu horrekin egiten dugu. Nik uste dut gure ekimenak laguntzen duela, hein batean, Aspanogi elkartea ikustarazten", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak