"Arrasatearrei rally mundua gerturatzeko helburua izan dugu hasieratik, eta hori bete dugula uste dugu. Baina Udalakoa lasterketa motza da, bi kilometro pasatxokoa, eta pilotuek gehiago gozatzen dute igoera luzeagoetan. Gainera, lasterketa antolatzeko zailtasunak izan ditugu urtero; hala, aurten atseden hartzea erabaki dugu. Dena dela, aurrerago egongo da hirugarren edizio bat", adierazi dute A+Gas taldeko lagunek. Eskuderiatik, baina, lanean jarraituko dute euren pasioa herritarrei gerturatzen, besteak beste, uztailaren 7an egingo duten Gatzagako Auto Igoera eurek antolatuko dute eta (informazio gehiago Puntua-n).