"Aratusteak direla aprobetxatuta, taldea animatzera mozorrotuta datozen zaleak doan sartuko dira Iturripera, eta Sustrairen zozketarako txartel bat ere oparituko diegu", adierazi du klubak.
Webgunea, berrituta
Bestalde, Ointxe! klubak webgunea berritu du asteon –Ointxe.eus–: "Berritzeko beharra ikusten genuen, aurrekoa zaharkituta zegoelako. Oraingoa erabiltzeko errazagoa da, multimedia edukia kudeatzeko erraztasun handiagoa ematen du, eta diseinu garbiagoa du. Lehengo atalak mantendu ditugu, baina, 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta gaudenez, atal berezi bat sortu dugu horra bideratuta. Gainera, poltsikoko telefonoetan ikusteko moldatuta dago", adierazi du Oihane Agirre presidenteak.