Lolita Chavezen hitzaldi-solasaldia bertan behera geratu da

Mirari Altube Arrese 2018ko otsailaren 7a

Bihar, otsailak 8, Arrasateko Kulturaten Lolita Chavez egitekoa zen hitzaldia bertan behera geratu dela adierazi du Emakumeen Mundu Martxak.

Hona hemen horren berri emateko bidalitako oharra:

"Lolita Chavezen hitzaldi-solasaldia bertan behera gelditu da (Otsailaren 8an Arrasateko Kulturaten antolatua genuen Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin elkarlanean).

Mundu Martxak adierazi du Lolita Chavezekin egitekoak ziren, bai Arrasatekoa eta baita beste herrietako solasaldiak, bertan behera utzi dituztela, Lolita Chavezen segurtasun arazoak tarteko. Ekintzaile indigena eta feminista guatemalarra, kriminalizatua izan de bere herrialdean interes eta ondasun komunak defendatzeagatik eta bere lurraldean transnazionalek eragiten duten bortxakeria salatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak