Garaipen erosoa lortu du Ford Mugarrik (33-23)

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko ots. 3a, 20:29

Bidasoa Irun taldea erraz garaitu du Arrasateko taldeak, Iturripen, eta sailkapeneko goiko postuetan, borroka gorenean, jarraituko dute moreek beste aste batez.

Irungo taldeak indartsu hasi du norgehiagoka Iturripen, eta markagailuan aurretik jarri dira 1-3koarekin. Hala ere, denboraldi kaskarra egiten ari da Bidasoa Irun (talde oso gaztea baitu), eta Ford Mugarrik, gaur gaurkoz, gehiago dela argi erakutsi du jarraian. Markagailua erraz irauli dute etxekoek (4-3), baina ez dute abantaila handia lortzerik izan (10-10). Lehenengo zatiko azken minutuetan, hala ere, Irungo taldearen presioak behera egin du, eta Ford Mugarrik 16-13koa ezarri du markagailuan.

Bigarren zatian Arrasateko taldeak nagusitasun argia erakutsi du kantxan, eta markagailuan abantaila garrantzitsua lortu du (22-15). Erasoan ondo ibili dira moreak, eta Bidasoa Irunek ezin izan du defentsan eutsi. Amaierarako zazpi minutu gelditzen zirelarik, 10 puntuko aldea lortu du Ford Mugarrik (29-19), eta bukaerara arte alde horri eutsi dio, lan bikainai eginda. Asken emaitza 33-23koa izan da Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak