Kaleko hotzari pizza prestatzen erantzun diote Musakolako ludoteka ibiltarian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko otsailaren 3a

Umeek pizza prestatzea erabaki dute Musakolako ludoteka ibiltarian. Argazkia: Iker Agirre.

Arrasateko Musakolako ludoteka ibiltarira gerturatu diren umeek pizza prestatzea aukeratu dute gaur, zapatua. Hezitzaileek galdetu ostean, boto gehien jaso dituen ekintza izan da pizza prestatzearena.

"Denon artean osagaiak zerrendatu eta auzoko denda txiki batera joan gara erosketak egitera. Pizza prestatzeaz gain, sormena lantzeko pultserak eta dantza egiteko aukera ere izan dute", azaldu du Iker Agirre hezitzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak