Denboraldi hasieran, Ointxe!-ko hiru talde ziren Euskal Ligan: junior mutilak eta kadete mailako nesken bi talde –OintxeAraski eta Araski-Ointxe–. Ointxe-Araski taldeak lehenengo postuan amaitu du lehen fasea, azken partiduan Loiola-Indautxu taldeari irabazita. Haiek A1 multzoan jokatuko dute bigarren fasean, nahiz eta lauko finalean leku bat bermatuta duten, lehen fasean lider bukatzearen ondorioz. Hala, lauko finalean, Euskadiko txapeldun izateko lehian ariko dira.
Ointxe!-ko gainontzeko hiru taldeak –Araski-Ointxe, junior mailako mutilen taldea eta kadete mailako mutilen taldea– A2 multzoan arituko dira, eta hiru talde horien helburua da datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzen jarraitzea. Horretarako, multzoko lehen bi postuetan sailkatu beharko dute.