Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean ate irekiak egongo dira zapatuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko otsailaren 1a

Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen dituen ingeniaritzako graduen berri emateko, Mondragon Unibertsitateak ateak zabaltzeko jardunaldia egingo du. Zapatuan izango da bere Arrasateko campusean, 10:30ean Areto Nagusian.

Mondragon Unibertsitateak, Goi Eskola Politeknikoaren bitartez –Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean ditu campusak–, ingeniaritzako bederatzi gradu ematen ditu: Mekatronika, Mekanika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Energia, Biomedikuntza eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak