Bizkaiko Farmazialarien Elkargoko presidentearen eskutik jaso du erreleboa Garaik; arrasatearra 2010etik da Garai Gipuzkoako Botikarien Elkargo Ofizialeko presidentea. Kargu aldatze berean Usua Cilveti izendatu dute idazkari eta Ibon Mocoroa diruzain.
Garaik kargua hartzearekin batera esan du erronka bezala hartzen duela "osasungintzaren jasangarritasuna" lortzea, horretarako era aktiboan lanean jarraituko duelarik. Horrekin lotuta, etorkizunerako "estrategikotzat" jo du "jarrera irmo eta serioarekin" jarraipen farmakoterapeutikoaren (SFT) aldeko apustua egitea, "erabilitako medikamentuek, banan-banan, norbanakoen osasunean emaitzak bermatu ditzaten, era horretan osasungintzarako jasangarriak izango direlarik".