'Ikasle Eguna' antolatu du zapaturako Ikasle Abertzaleak-ek

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 29a, 13:00

Hitzaldia, triki-poteoa, bazkaria, bakarrizketa, manifestazioa eta zuzeneko musika. Osagai guzti horiekin prestatu du Arrasateko Ikasle Abertzaleak taldeak, otsailaren 3rako Ikasle Eguna. Gazteriak dituen arazoak jendarteratzeko baliatu nahi dute eguna, tartean, greba eskubidearen alde egiten ari diren lana agerian uzteko.

Hona hemen Ikasle Abertzaleak taldeak komunikabideei igorritako oharra:

"Arrasateko Ikasleok otsailaren 3an, ikasle eguna ospatuko dugu; bertan egitarau aberatsa izango dugu, aldarriz eta borrokaz beterik. Goizean hitzaldia izango dugu Garratzen eskutik, ondoren, ikasle bazkaria baino lehen triki-poteoan ibiliko gara, gure aldarriak kaleetara zabaltzeko primerako giroan. Gero Gaztetxean herri bazkaria bukatutakoan, Xustiren monologoa izango da, eta amaitzerakoan manifestazioa Seber Altubetik. Gauean D-Skarga, Libertad Condicional eta Txerrikumeen kontzertuak egongo dira.
 
Gure egun honetako aldarriak argiak izango dira: egun honi klase perspektiba ematea, kapitalismoaren aurka jotzea eta ikasle eta gazteriari egiten dieten arazoak herrira zabaltzea. Horien artean, Arizmendin greba eskubidearen alde egiten ari garen borroka.
 
Herri bazkarirako tiketak salgai daude Jai-Zale tabernan. Begetarianoek urtarrilaren 31 baino lehen abisatu beharko dute tiketa erostean."

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak