Bi lapurreta salatu dituzte Arrasaten zapatu arratsaldetik domeka goizera bitartean

Miren Arregi Amasorrain 2018ko urt. 28a, 13:45

Lehenengoa, lapurreta saiakera bat izan zen. 18:45ean, Munar auzoko bizilagun batek etxean lapurra sartu zitzaiola esanez deitu zuen udaltzaingora. "Antza txartel bat erabilita sartu zen barrura, izan ere, ez zuen atea indarrez zabaldu". Lapurra sartu zen unean etxean zen bizilaguna. Bestetik, bart, Santa Teresako elizan lapurrak sartu direla salatu dute. Ertzaintzaren datuen arabera, "gauez sartu dira leiho bat apurtuta, eta elizako baliozko gauzak eraman dituzte". Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak