MU saskibaloi taldeak lan ona egin arren, ezin izan zuen Zornotza garaitu (78-90)

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urt. 28a, 13:09

Mondragon Unibertsitateak Zornotzaren aurkako partidua jokatu zuen atzo Iturripen, eta eurek nahi zuten jokoa egin arren, ezin izan zuten garaipena lortu. Azken minutuan aurkaria estutu zuten, baina ezin izan zioten markagailuari buelta eman, eta Zornotzak irabazi zuen partidua (78-90).

"Lan ona egin dugu. Guk nahi genuen planteamendua jarraitu dugu, baina euren kalitate indibiduala, momentu garrantzitsuetan nabaritu egin da. Defentsan ondo ibili garen arren, eta uste dut eurek merezita eraman dutela garaipena, baina guretzat aurrerapauso bat izan da", adierazi du Arri entrenatzaileak.

Azken minutuetan esperantza izpi bat izan duten arren, ezin izan diote markagailuari buelta eman. Azken laurdenean, Mondragon Unibertsitateak zonako defentsa aplikatu zuen, eta Andoni Aranzabalek hiruko garrantzitsuak lortu zituen arren, 78-90 amaitu zen partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak