Goizeko hamaiketan eman diote hasiera egitarauari, bideogintza eta kartelgintza tailerrarekin. Gero egin dute Zertarako Komunikatu? mahaingurua. 20 bat lagun batu dira horietara.
14:00etan bazkaria egin dute eta ondoren bazkalostean ez da musikarik falta, Silvio eta Rodriguez-ekin.
Gaueko 22:30ean hasiko dira kontzertuak: Autobus Magikoa, EroKomeri eta DJ Kartoon-en musikaz gozatzeko aukera egongo da.