Estolda-tapa batekin eraso egin diote Arrasateko udaltzain bati lapurreta saiakera baten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urt. 26a, 10:32

Gaur, egubakoitza, goizeko bostak aldera Arrasateko Udaltzaingoak herritar baten deia jaso du, Etxaluze inguruan kolpe batzuk entzuten ari zela esanez. Deia jaso ahala, udaltzainen patruila bat gerturatu da eta gaztea ikusi dute eraikinera sartzen saiatzen; orduan, gazteak alkantarilla-tapa batekin eraso egin dio udaltzainari, eta buruan zauri larria eragin. Udaltzaina ospitalera eraman dute, eta dagoeneko etxean dago; gaztea atxilotuta dago Bergarako ertzain etxean.

Arrasateko Udaletik jakinarazi dutenez, zauritutako udaltzainari zazpi puntu eman behar izan dizkiote, baina "zorionez ondo dago". Bestalde, atxilotutako gazteak 21 urte dituela zehaztu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak