Euskal dantzak eta Gorritiren animaliak Meatzerrekako jaietan

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 24a, 18:15

Aurreko asteko bisita gidatuaren ostean, Egubakoitzetik domekara bitartean jai giroan murgilduko dira, behin etxafuegoek eztanda egin ostean.

Jaien atariko asteburuan ibilaldi gidatu arrakastatsua egin ostean, egubakoitzean bertan hasiko dituzte Meatzerreka auzoko 2018ko jaiak. 20:00etan ekingo diote jaiari, etxafuegoek leher egitearekin bat, eta 22:30ean, 37. mus txapelketa jokatuko dute, zortzi erregetara. Bikote bakoitzak 30 euro jarri beharko ditu, eta izen emateak 18:00etatik 22:30era bitartean egin beharko dira, ondorengo telefono zenbakira deituta: 943 79 97 37.

Zapatuan gazte eta umeentzako jolasak izango dira 12:00etan, eta 14:30ean, Auzo bazkaixe. Hori amaitzean, Kaixo taldeak dantza saioa eskainiko du, eta 17:00etan Gorritiren animalien txanda izango da. 18:00etan, aldiz, txokolatadie egingo dute.

Domekan, meza izango da San Baleixoko ermitan, 11:00etan, Garagartzako koruarekin. 11:30ean, Lore Gazteak Taldekoek euskal dantza erakustaldia egingo dute, eta, horren truke, luntxa izango dute zain 13:00etan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak