Kantxatik kanpora, joan den astean hainbat albiste izan ziren lehenengo taldearen bueltan: Gorka Arejolaleibari dagoeneko egin diote orkatilako ebakuntza, eta horrekin batera, zuzendaritzak egindako eskaera onartu eta Imanol Zeziagak taldera itzultzea erabaki zuen. Bada, eginbeharra beteta erretiroa hartzea erabaki du: "Zuzendaritzatik eskertu nahi diogu denboraldi honetan taldeari egindako ekarpena eta zorterik onena opa diogu".