Sei kooperatiba eta hainbat eragile hasi dira Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa gertatzen

Mirari Altube Arrese 2018ko urt. 22a, 09:36

Urriaren 1etik 3ra bitartean Bilbon egingo den Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroaren IV. Edizioan (GSEF 2018) Arrasatek ere parte hartze garrantzitsu eta aktiboa izango duela adierazi dute Udal ordezkariek. Hain zuzen, foro horren baitako hainbat ekintza egingo dira Arrasaten, eta dagoeneko hasi dira hori gertatzeko lanetan.

Antolakuntzan parte hartzeko aukera zabaldu zien Udalak herriko kooperatibei eta gizarte ekonomiako eragileei eta sei aurkeztu dira: Emun Kooperatiba, Caritas, Emaus, Arizmendiarrietaren Lagunak elkartea, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa eta Arizmendi Ikastola Hezkuntza Kooperatiba.

Behin taldea osatuta, Udal ordezkariek adierazi dute lehen bilera egin dutela elkar ezagutzeko, Foroaren planteamendu orokorra aztertzeko eta guztien proposamen zein ideiak jasotzeko: "Modu honetara, elkarren arteko hartu-emana ahalik eta aberasgarriena izan dadin".

GSEF 2018

Ekonomiaren alorreko mundu mailako erakunde eta eragile garrantzitsuenak bilduko ditu Bilbon egingo den Kongresuak. Izendapen horrek Arrasaterentzat duen garrantzia azpimarratu dute Udal ordezkariek: "Gure bailara eta bereziki Arrasate, eredugarriak dira, batez ere kooperatibismoari dagokionean eta gainera Gizarte Ekonomiaren aldeko konpromiso instituzional eta politiko sendoa izan du herriak betidanik. Horregatik,
Foro hau gure eredu bereizgarria ezagutzera emateko aukera ezin hobea izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak