Ehunka lagunek elkartasuna adierazi diete herriko presoen eta iheslarien senideei

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 20a, 16:08

13:00etan manifestazioa abiatu da Seber Altube plazatik, presoak etxeratzea eta Ibon Iparragirre aske geratzea aldarrikatzeko. Arrasateko kaleak zeharkatu ondoren Herriko Plazan amaitu da, 'Eusko Gudariak´abestu ostean. Jarraian elkartasun bazkaria egin dute Uarkape pilotalekuan, eta 400 lagundik gora batu dira bertan.

Gaurko egunaren helburua, familiartean presoak edo iheslariak dituztenei, eta izan dituztenei elkartasuna helaraztea zen. Herriko jendeaz gain, bailarako beste puntu batzuetatik etorritako jendea ere izan da manifestazioan eta ehunka lagunek egin dute bat egitasmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak