45 lagun inguru batu dira gaur goizean egin duten Meatzerrekako mendi irteeran

Eneko Azurmendi 2018ko urt. 20a, 16:10

San Valerioren omenezko jaiak datorren astean ospatuko dituzte Meatzerrekan. Hala ere, astebete aurreratuta, mendi irteera bat egin dute gaur, Meatzerrekan bertan hasi eta bukatu dena. Gidari lanak egin dituen Jesus Mari Zuabiskarren esanetan, "primeran" irten da guztia, eta ibilaldia egin dutenak "gustura" geratu dira.

"Eguraldiak ere lagundu digu eta pozik gaude. Buelta txukuna egin dugu, aurrez pentsatuta genuena. Jendea harrituta geratu da. Hain gertu ditugun paraje ederrak eduki eta ez ezagutzea, bitxia egin zaie", azaldu du Zuazubiskarrek. 

45 bat lagun bildu dira mendi irteeran. 4 kilometro inguruko ibilbidea izan da, eta 4 bat ordutan egin dute. Parte-hartzaileen adinari dagokionez, 50 urte inguruko jendea egon da batez ere.

Hala azaldu du Zuazubiskarrek egin duten ibilbidea:" Meatzerrekatik abiatu gara, eta lehenengo geldialdia Galarrako koban egin dugu. Ikusi dugu garai batean zer egon zen eta zeintzuk ibili ziren han. 2013an hiru mutiko galdu ziren koba horretan eta horri esker dakigu kobaren tamaina handiagoa dela. Hortik meategietara joan gara, Lurgorrira Hemen garai batean meatzeak nola lantzen ziren, zer egiten zuten, nola garraiatzen zuten minerala eta abar azaldu dut. Gero, ezkerrerantz egin, eta Udalara joan gara, pagadi polit batetik eta hango garbitegia ere ikusi dugu. Beherantz Salturrirantz hartu dugu, eta hortik San Valerio ermitara. Arantxa Otaduik ermitaren inguruan hitz egin du eta hortik berriz Meatzerrekako elkarte gastronomikora joan gara, hasi dugun lekuan bukatuz".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak