Eskiatzeko bost irteera egingo ditu Besaidek, martxora arte

Mireia Bikuña 2018ko urt. 19a, 08:30

Formigalera eta Alpeetara egingo dituzte.  Lehena, aste bukaera honetan. Bestalde, Alpeetakoa, Pazko astean izango da: martxoaren 31tik aurrera.

Kirol zuriaren inguruan dabiltzan guztiak zorioneko daude aurten. Elurra badago, eta, hori aprobetxatuz, Besaidek bost eski irteera egingo ditu, urtarriletik martxora arte.  Otsailean eta martxoan, aste bukaerako beste bi egingo dituzte: otsailaren 3an eta 4an eta 10ean eta 11n. Azken hori erraketekin eskiatzeko izango da.

Bestalde, martxoaren 3an, egun bakarreko beste irteera bat egingo dute. Hori ere Formigalera. Azkenik, eski irteera luzeena Pazko asterako utzi dute. Hain zuzen ere, martxoaren 31tik apirilaren 7ra egingo dutena, Alpeetara.

Horietako bateren baten parte hartu gura dutenek Besaideren bulegoan eman beharko dute izena, astelehenetan, martitzenetan eta eguaztenetan, 18:30etik 19:30era. Informazio gehiago dago Besaide.org helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak