MUko mutilek Valladoliden jokatuko dute asteburuan

Martin Perez 2018ko urt. 19a, 07:41
EBA mailako taldea

Ointxe klubeko EBA mailako taldeak Valladoliden jokatuko du partidua asteburuan. Bestalde, errendimenduko kadete mutilek eta neskek ere partidu garrantzitsuak izango dituzte.

Mondragon Unibertsitateak Valladolideko bidea hartuko du zapatuan, 20:30ean jokatuko dute bertan. Joaneko partidua polemikaz betea eta oso lehiatua izan zen (70-72 markagailuarekin Valladolideko taldearen alde). Partidu hori izan zen Justin Satchell estatubatuarrak talde arrasatearrarekin jokatu zuen lehena. 

Bestalde, Imanol Zeziagak taldea utzi du, taldearekin hartutako konpromisoa 2017 artekoa zen eta. Zuzendaritzatik eskertu nahi izan diote denboraldi honetan "taldeari egindako ekarpena" eta "zorterik onena" opa diote.

Horrez gain, asteon egin diote ebakuntza Gorka Arejolaleiba EBA mailako jokalariari. Orain lau hilabetetako errekuperazioa du aurretik.

Errendimenduko kadete mutilak, mailaz igo eta Euskal Ligan jokatuko dute orain.

Asteburu honetan Final Fourrak jokatuko dituzte Ointxe-ko errendimenduko kadete mutilek, Euskal Ligan zein mailatan jokatuko duten erabakitzeko. Zornotzan jokatuko dute F4-a eta zapatuan jokatuko duten finalerdietan Paules talde bizkaitarra izango dute aurkaria. Finalerako txartela lortzen badute, domekan ere jokatuko dute.

Errendimenduko kadete neskak, Euskal Ligan lehen fasea lider amaitzeko partidu erabakigarria.

Asteburuan, partidu garrantzitsua jokatuko dute Euskal Ligan Ointxe-Araski errendimenduko kadete mailako neskek. Indautxu Loiola liderraren aurka jokatuko dute; partidua irabazita, lehen faseko liderrak izango lirateke, eta Final Fourrerako txartela lortuko lukete zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak