"Gaur oso pozik gaude, Atxabalpen bi urte gehiago entrenatzen jarraituko dugulako. Mila esker Arrasateko Udalari. Guretzat plazer bat da paraje eder hauetan entrenatzea, eta pozgarria da akordio hau 2021era arte luzatzea" adierazi du Amaia Gorostiza Eibar taldeko presidenteak.
Maria Ubarretxena ere pozik azaldu da akordioarekin. "Arrasaterentzat oso berri ona da Eibar bezalako talde batek hemen jarraitzea, eta ea orain arte bezain emaitza onak batzen jarraitzeko balio dien" azaldu du.
Irudia: Maria Ubarretxena eta Amaia Gorostiza elkarri eskua ematen, eta atzean, Eibar taldeko jokalariak.
Kontratu berriarekin Arrasateko Udalak 65.400 euro jasoko ditu urtean, lehen baino 51.000 euro gehiago. "2014ean egin zen lehen kontratua, eta orduan eremu hau oso egoera prekarioan zegoen. Tarte honetan zehar aldaketa eta hobekuntza prozesu batean egon da Atxabalpe, eta behin egonkortu denean kontratua berritzea tokatzen zen. Hirigintza Sailetik ezarri dute prezioa, lursailaren baldintzak eta erabilpenak kontuan hartuta" azaldu du Maria Ubarretxena alkateak.