Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan

Martin Perez 2018ko urt. 16a, 11:17

Urtarriletik maiatzera bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekimen antolatu dira Arrasateko Udaleko Emakume Txokoko zerbitzutik: formazioa, hausnarketa eta eztabaidarako baliabideak eskaintzen ditu plangintzak.

Arrasateko Jabetze eskola da Emakume Txokoan duten formazio eta topaketa gunea. Horren helburua da emakumeak beraien eskubideen jabe egitea eta sareak sortzea. Jabetze eskolan prestakuntza da ardatz nagusietakoa, eta horretarako plangintza bat egin dute. Eskaintza horrek lanketa pertsonala eta kolektiboa uztartzen ditu, elkarrekin lan egingo baitute.

Izena emateko

Izena emateko epea urtarrilaren 22tik 26rakoa da. Izena emateko orria bete eta Emakume Txokora bideratu behar da bertaratuz edo emailez. Izena emateko orria liburuxkan bertan edo Emakume Txokoan edo Arrasateko web orrian eskuratu daiteke. www.arrasate.eus

Argibideetarako: Emakume Txokoa, 943 79 41 39 eta 618 20 62 33.

Hemen egitarauaren liburuxka

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak