"Txakur gorotzen bizikidetza arazoa" konpondu nahi du EH Bilduk

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 15a, 12:22

Orain arte egindako ahaleginek eta garbitasun ordenantza berriak ez dute arazoa konpontzeko balio izan EH Bilduren ustez. Horren aurrean, txakur jabeekin, herritarrekin eta lorezaintza langileekin batzarrak egitea proposatzen dute, "guztien artean bizikidetza konpromisoak hartzeko".

Hona hemen Arrasateko EH Bilduk komunikabideetara helarazi duen oharra, bere osotasunean:

"EH BILDUren helburua da bizikidetza arazo bat konpontzea. Arazo hau dator txakur jabe batzuen gorotzek ez dietelako herritarrei uzten espazio batzuk gozatzea eta lorezainen lan baldintzak kaltetzen direlako. Duela 2 urte esan genuen bezala, “garbitasun” ordenantzak ez du soluziorik ekarri. Izan ere, “mozal” ordenantzaren helburua izan da adierazpen askatasuna mugatzea eta ez benetako herri txukun bat bilatzea.

EH BILDUren ustez garrantzitsua herritarrek Arrasateko parke eta belardiak gozatzeko aukera izatea. Hau gaur egun ez da guztiz posible, txakur gorotzek zikinkeria eta usaina dakartelako. Langileek ere,  lorezaintzako enpresa azpikontratatuaren arduradunaren bidez, adierazi dute oso gogorra zaiela belarra moztea txakur gorotzez inguraturik. Urteetan zehar ahalegin ezberdinak egin dira arazo hau konpontzeko: adibidez kanpainak, plastikozko poltsak herrian zehar banatzea eta abar. Zoritxarrez, ez dugu lortu arazoari buelta ematea.

Iruditzen zaigu gaiari inportantzia eman behar zaiola eta Oscar García batzordeburuari eskatzen diogu lehentasunezko puntu bihurtzea 2018an udalean. Izan ere, hainbat aldiz eraman dugu gaia udal batzordera eta ezer gutxi jarri da martxan. Guk, gure planteamenduak egiten jarraituko dugu Udal barruan.  Proposamen ezberdinak aztertzeko prest gaude, beste herri batzuetako esperientziak kontuan hartzeko adibidez. Honela, bizikidetza prozesu bat abiatzea da proposatzen duguna txakur jabeekin, herritarrekin eta lorezaintza langileekin batera. Udal langileekin edo eta kanpo aholkularitzarekin batzarrak egin nahi genituzke inplikatu guztien artean bizikidetza konpromisoak hartzeko asmoz. Helburua litzateke adostasun batera iristea espazio publikoez eta txakurren konpainiaz aldi berean gozatu ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak