Bigarren itzuliko lehen partidua izango da Igor Isasiren mutilentzat domekakoa. Baztanen garaipen batekin abiatu zuten liga, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin nahi arrasatearrek, etxean, aurkari beraren aurka. "Egutegian gorriz markatuta daukagu partidu hau aspalditik. Han irabazi egin bagenuen; hemen ezin dugu hutsik egin", azaldu du entrenatzaileak.
Azpimarratu du taldea egiten ari den denboraldia ikaragarria dela, eta oso pozik dagoela onartu du. "Ez genuen espero horrelako emaitzak lortuko genituenik. Lesioek ere errespetatu gaituzte, oraingoz. Motibatuta gaude. Bigarren itzuliko partidu gehienak erabakigarriak izango dira mailari eusteko. Goiko taldeen kontra etxean daukagu eta gure borroka berean dauden taldeen kontra kanpoan. Beraz, etxekoak zein kanpokoak, guztietan borrokatu beharko dugu".