Errege kabalgatako batzordea pozik herritarren erantzunarekin

Xabi Gorostidi 2018ko urtarrilaren 8a

Eguraldiak eragindako giro goibela gainditzeagatik, eta adinduen, gaztetxoen eta ospitaleko egoiliarren artean ilusioa banatzen laguntzeagatik mezua helarazi dute, herritarrei eta gainontzeko eragileei eskerrak emanez. Hemen ikusi dezakezue esker-oneko mezua.

Errege kabalgatako batzordea:

"Arrasateko Errege Kabalgatako Batzordeak eskerrak eman gura dizkie hauei guztiei: Udalari,
Udaltzaingoari, Obretako Brigadari, SUDCi, Lurraldebusi, establezimenduei, banketxeei eta
kabalgatan parte hartu duten herritar guztiei.

Horiei guztiei esker, beste urte batez, ilusioa banatu dugu umeen artean eta Iturbide egoitzan
eta Debagoieneko Ospitalean daudenen artean".

Batzordea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak