Urtarrilaren 11n, Dr. Maha's Miracle Tonic talde bilbotarra etorriko da. 2011n sorturiko talde bat da. Western, swing eta rhythm-and-blues estiloak jorratzen dituzte eta oholtza gaineko show baten bitartez 40ko hamarkada islatzen saiatzen dira kontzertuetan.
Bestalde, hilaren 18an, 1.280 Almas talde kolonbiarrak eskainiko du emanaldia. 1992an sortu zen, Bogotan, eta musika elektriko, herrikoi eta gordina egiten dute, euren esanetan. Usurbileko Higain estudioan ari dira grabatzen disko berria.
Azkenik, hilaren 25ean, Svetlanas talde errusiarrak joko du. Hardcore, punk rock musika egiten dute, zuzeneko bortitzarekin eta letra kritikoarekin. 2014an Errusiako Gobernuak debekatu egin zien Errusian jotzea eta ordutik Europa guztian zehar eta AEBetan ari dira kontzertuak eskaintzen.
Kontzertu guztiak Arrasateko gaztetxean izango dira, 22:00etan, eta sarrera bost euro izango da.