Antonio Garcia Gutierrez (1836) dramaturgoaren El trovador obran oinarritzen da opera hori, eta amorrua, mendekua, maitasuna, sorginkeria eta heriotza dira lanaren ardatzak. Pertsonaia nagusiak hauek dira: Conde Luna (baritonoa); Leonor (sopranoa); Azucena (mezzosopranoa); Manrico (tenorra); Ferrando (baxua) eta Ines (sopranoa).
Opera 2001
Ozenki elkarteko kide Manu Gallardoren esanetan, Opera 2001 berme handiko konpainia da, Espainiako Estatuan dagoen onenetakoa. "Gurekin egon diren guztietan kalitate handiko espektakuluak eskaini dituzte. Kasu honetan ere aktore, musikari eta abeslari ugarik osatutako abaniko zabal bat eskainiko digute, Martin Mazik maisu handiaren gidaritzapean", dio.
Sarrerak
Dagoeneko sarrera erdiak baino gehiago salduta daude eta honako bide hauek erabili daitezke eskuratzeko: Kutxabanken, Arrasateko Udalaren webgunean, Amaia antzokiko leihatilan eta ozenkielkartea@hotmail.es helbidera idatzita. 30 euro da sarrera. Gallardok sarrerak erostera animatu nahi izan ditu herritarrak eta debagoiendarrak. "Bi orduko musika emanaldi bikaina izango da, kalitate handikoa", azaldu du.