Txapela eskuratzeko faboritoa Ilmars Starostits zen hasieratik, Maisu handiaren titulua duen bakarra, eta ez du hutsik egin. Letoniarrak garaipena eskuratu du Aritz Izagirre, Josu Tornay, Aitor Alcaide eta Asier Etxagibelen aurka. Mikel Huergarekin ez du arriskatzerik nahi izan eta berdinketaren alde egin du.
Sailkapenean bigarren Fabián Peña kolonbiarra gelditu da eta hirugarren Mikel Huerga nafarra -2015eko irabazlea-.
Antolatzaileen arabera, gaixotasunek eragina izan dute txapelketan, hainbat jokalari ez dira ongi sentitu lehenengo egunetik. Horregatik Alejandro Franco madrildarrak eta David Astasio gasteiztarrak ezin izan dute lehiaketa amaitu.
Debagoiendarrak XVII. Arrasate Hiria xake txapelketan
Arrasatearrak izan dira lehen postutik hurbilen ibili diren debagoiendarrak. Asier Etxagibel, Txema Hernando eta Josu Tornay jarraian sailkatu dira; aipatutako ordenan seigarren, zazpigarren eta zortzigarren. Tornayren seme gazteak, Aritz Tornayk ere txapelketan parte hartu du; 27. postuan gelditu da. Bestalde, Aitor Arcaide aretxabaletarrak hamabigarren postu lortu du.