Arizmendiko abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko abe. 29a, 12:20

Horra, horra! egitasmoaren barruan Gabonetako kontzertua eskaini zuten atzo Arrasateko Arizmendi abesbatzak eta Errenteriako Zaria Txiki abesbatzak. J. Goikoetxea jazz hirukotearen eta Sapere Aude Metal boskotearen laguntza izan zuten gaztetxoek. Amaia Antzokian izan zen emanaldia.

Amaia Antzokian batu zirenek kontzertu berezia entzuteko aukera izan zuten atzokoan. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatzen duen Horra, horra! egitasmoaren barruan Arizmendiko abesbatzak eta Errenteriako Zaria Txiki abesbatzak emanaldia egin zuten Amaia antzokian.

Jazz eta metal doinuak

Aitziber Garmendia eta Aitor Gabilondo aktoreek aurkeztu zuten emanaldia. Horiez gain, emanaldiari musika jartzen ibili ziren J. Goikoetxea jazz hirukotea eta Sapere Aude Metal boskotea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak