Kanpaikada gozoenak Arima zubi plazan

Itziar Larrañaga 2017ko abe. 29a, 13:37
Eguerdiko 11:30etan hasiko dira aurre-kanpaikadak.

Lehen aldiz aurre-kanpaikadak emango dira Arima zubi plazan. Domekan 11:30ean hasiko da festa, eta Sumendi gozoki dendaren aurrean, kanpaiez gain, plaza girotzeko, musika ere egongo da. Eguerdiko 12:00etan hamabi Lacasitorekin emango diote ongietorria 2018ari.

Urteari behar bezalako hasiera bat ematea premiazkoa da, eta Arima Zubi plazan 2018ari ongietorria hamabi ordu lehenago emango diote. Hasiera gozoa izango da hamabi kanpaikadak mahatsekin lagundu beharrean Lacasitoekin hartuko dira-eta.

Musika eta giro ona

Abenduaren 31n 11:30ean hasiko da festa. Giroa berotzen hasteko musika egongo da eta hamabost minutu lehenago Sumendi gozoki dendaren arduradunek Lacasitoak banatuko dituzte. Hamabiak izateko 10 minutu falta direnean, lehen entsegua egingo da eta eguerdiko 12:00etan aurre-kanpaikaden txanda iritsiko da. Imanol Gallego Goienako kazetaria arituko da aurkezle lanetan.

2018 urteari aurre-ongietorria egin ostean festak jarraitu egingo du, musikak girotuko baitu bazkal ordura arteko tartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak