Haur eta gazteentzako atrakzioak zapatuan, Ibai-Arte elkartearen eskutik

Eneko Azurmendi 2017ko abe. 28a, 15:37

Puzgarriak, bola zoroak, labirintoa, trebetasun jolasak eta joko arruntak izango dira, besteak beste, zapatuan Seber Altube plazan, 11:30etatik 13:00tara eta 16:00etatik 20:00tara. Abenduaren 16an ekimena bertan behera gelditu zen eguraldi txarra zela eta, eta zapatuan egingo dute.

Gabonetako kanpainaren barnean Ibai-Artek arreta berezia eskaini nahi die haur eta gazteei eta, aldi berean, hauek udalerria animatzea da helburua. Parte-hartzaileei egun osoan zehar ekipamendu guztiak erabiltzearen truke bi euroko sarrera kobratuko zaie.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak