Verdiren 'Il Trovatore' opera etorriko da Arrasatera

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 27a, 18:09
Operako momentu bat. (Argazkia: Opera 2001)

Opera 2001ek Giuseppe Verdi konpositore italiarraren Il Trovatore obra eskainiko du otsailaren 19an, Arrasateko Amaia antzokian. Ozenki elkarteak ekarriko du opera Arrasatera eta antzezle-zerrenda handia izango du; abeslariak, musikariak eta nazioarteko aktoreak zein bertakoak. Dagoeneko salgai daude sarrerak.

Sarrerak 30 eurotan erosi ahalko dira Kutxabank bidez, Amaia antzokiko leihatilean edo Ozenki elkartearen helbide elektronikoaren bidez (ozenkielkartea@hotmail.es).

Il Trovatore Verdiren opera arrakastatsuenetako bat da, konpositoreak berak ere esan zuen bere operarik "ospetsuena" zela. La Traviata eta Rigoletto obrekin batera, gehien antzeztu den opera da mundu mailan. Bizkaia eta Aragoi artean kokatzen da istorioa, XV. mendearen hasieran, gerra zibil garaian. Leonora eta Manrico trobadorearen arteko maitasun istorioa kontatzen du operak. Erromantizismoko idealetan oinarritzen da eta maitasuna, heroiak, mendekua eta gorrotoz beteriko istorioa da.

Partaideen zerrenda

Musika zuzendaria: Martin Mázik
Ikuskizun zuzendaria: Roberta Mattelli
Zuzendari artistikoa: Luis Miguel Lainz

Eszenografia: Alfredo Troisi
Jantziak: Arrigo (Milan, Italia)
Ileordeak: Mario Audello (Turin, Italia)
Oinetakoak: Calzature Epoca (Milan, Italia)

Bakarlariak, abesbatza eta orkestra: Opera 2001eko lirika konpainia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak