Bertsoa eta rocka uztartuta, Bi bala taldearen eskutik

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 27a, 12:06

Bihar, abenduak 28, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan eskainiko du kontzertua Bi bala taldeak, 22:00etan Arrasateko Gaztetxean. Japoniatik bira egin ostean hirugarren diskoa besapean dakar laukote gipuzkoarrak; Arazo modernoak, Bonberenea Ekintzak zigilupean.

Ataungo Aitzol Barandiaran eta Orioko Iñaki Gurrutxaga bertsolariek sortutako rock taldea da Bi bala. Bertso-rock estilo deigarriaren erreferente da taldea; izan ere, bi osagaiak modu berezian elkartzen daki taldeak. Hitz zorrotzak erabiltzen dituzte, umorea eta kritika uztartuz, eta dena rock doinu indartsuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak